BASAPIZTIA

Basapiztia badator,
bihotzgabea eta entzun-gor.
Elkartu, atera, odola dago bor-bor…
Gureak babestea lor!

Ama lurra,
negarra,
lurruna,
beldurraren elurra.

Salto egin!
Korrika!
Natura z/gure alde!
Soilik
Ez etsi!
Argi ibili ta bizi!

Sasi beltzak sega!!
Gorde egin gure altxorrak!

Gorde egin!
Kemenaz!
Altxorrak!

Share: