HARRI BITXIA

Naiz zure ondoan,
zara ikaragarria,
Miresgarria,
natural olerkia.

Zure irria,
harri bitxia! (bis)

Zure malkar busti ederretik hurbil
nire oinak zurbil
Ezin gelditu, korrika, arin, pil pil
bihotza badabil (bis)

zure gonaren arteko pitzadura
nire azala azkurea
bero hau bada benetako ardura
lurruntzen da ura

hau bai poz!

Zure irria
bada nire harri bitxia.
Zure irria
bada nire harri bitxia.

Zure_irria,
harri bitxia! (bis)

Ibiltzen zure ezti esnearen bila
topatu ezkila
gora egin dut gora nire makila
Azken txanpa Atila! (bis)

Azkenean zure ezpainak dira urtu
eta ezin neurtu…
gozamenaz bihotza nauzu lapurtu
ta txoro bihurtu!

Share: