METAMORFOSIA

Soineko arrosa
panpina panpoxa
nik eskainiko ederra prosa
ta ezagutaraziko dizut benetako poza!!

Gainontzekoak,
bezala zara.
Zure urdin hotzak egin dit ikara,
Gorde zuretzat makila, para!
Ez dut nahi zurekin ohe-izara.

Elkar gira ta bira
Gizon bihotzgabea
ar eta eme bazara!
Amaren irribarra,
eme sentibera
ar eta eme zara!

Zatoz gaztelura bizitzera
jolas ta hegan egitera!
nirekin seguru bizi,
Kanta dantzatzera!

Nahiago nire txabola eraiki
eta zauririk gabe jaiki
gizarte honetako sinesmenak
nahi ditut alda, edo eraitsi!!

Barka aita-ama, seme-alabak
ta erahildako ilusio bana.
Albokoek garesti ordaindu duzue
ene maitasun falta.

Mendetako ur matxistak
Ekaitza dakar, ta tximistak.
Suntsi ditzagun inertzi pistak
ta eraiki itsas argi bistak

Metamorfosia.

Share: