JESSE JAMES

Jesse James izan zen mutila,
bihurria zen horietariko bat.
Bele izatera zigortua,
Gudako errauts eta hondakinen artean.

James gordetzeko kaiola erosi zuten,
bere bihotz garbiaz ez zekiten ezer.
Hegan libre jarraituko zuen arranoa zen,
bizitoki zabalago bat eraiki zuen.

Libratu nahi den samina,
Bere bidean sortu besteongan mina.
Erabaki latzenak, barkagarriak?
Barka bere burua eta piztu argia!

Deus jakin gabe…ulertua du
egunero itzuli beharra,
muga guztiak ei apurtzeko,
irekitzeko ta erabat gainditzeko,
Giza-lege
omen dute beraiek ezagutzen…
jakintsutzat?
argi! urrun zabiltzate!
Baina…nor demontre zen Jesse James?
Jesse James errebelde bizirik dirau, orain zu al zara?
Ei Jesse ez dago bakarrik!
Eman laguntza elkarri
Guztiok gara elbarri
Baina batera kaiolatik gu atera
bihurri zintzo guztiak, gu batera, gu atera.

Libratu denon samina!
Denok behar dugu bestea.

Share: