KOLAPSO

Joka ta joka ta jo, joan arte
oker zabiltzala dioten bitarten
memorien irudiak nire aurretik
gezurrekin ez egon nire ondotik

Ez naiz ni hautsiko,
ez ihes egingo,
hotzegi denean
nire ilunpean.
Ez naiz ni hautsiko

Urrutira badoaz ni gehiago
Bete ezinezko hutsune den kolapso.
Ez dago zerekin niri ‘gehio’ mindu.
Begiak odolez dakusat mundu.

Ez naiz ni hautsiko,
ez ihes egingo,
hotzegi denean
nire ilunpean.
Urrunegi heldu naiz
amore emateko.
Ez naiz ni hautsiko.
Ez eroriko.

Share: